Entradas

Mostrando entradas de abril, 2019

MODULOKO LANAREN HAUSNARKETA PERTSONALA

Imagen
Lauhileko honetan gure moduloko lanean aniztasuna landu behar izan dugu. Horretarako, honi buruzko hainbat hitzaldi entzuteko aukera izan dugu. Hau oso interesgarria iruditu zait ikasteko modu berri bat izan delako eta aniztasunari buruzko ikuspegia zabaldu dudalako. Lehenengo ekintza Tabakaleran zeuden bi erakusketa ikustea eta lantzea izan zen. Nire taldea Lan da lan erakusketarekin hasi ginen. Bertan ikusi genuen artearen bidez haurrekin aniztasuna landu dezakegula eta haurrekin lan egiteko material desberdina erakutsi ziguten. Niri gehien hunkitu zidan jarduera “arrotza zer sentiarazten gintuen” esan genuenean izan zen. Bertan konturatu nintzen nahiz eta denok desberdinak izan, nahiz eta anitzak izan, egoera berdinetan arrotzak sentitu gaitezkela. L`intrus erakusketan bertan zeuden artelanekin haurrekin aniztasuna nola landu genuen eta hau oso aberasgarria iruditu zitzaidan. Bigarren hitzaldia UNRAW elkarteak eskaini zigun. Hau bi egunetan banatu zen: lehenengoa saio te...

MEMORIA PLAZA HAUSNARKETA

Imagen
Gaurkoan Memoria Plaza izeneko erakusketa bat ikusteko aukera izan dugu. Erakusketa, “Carlos Santamaria Zentroa” izeneko liburutegian egin dugu. Bertara, talde txikitan gerturatu gara eta saioa motza izan arren, interesgarria izan dela iruditu zaigu.  Guretzat gaia ezaguna izan arren, gaiaren inguruko informazioa modu honetan hausnartzeko aukerarik ez dugu izan. Ondorioz, oso interesgarria iruditu zaigu. Hasiera batean, saioa gidatzen zuen gizonezkoak erakusketaren nondik norakoa zein izango den adierazi digu eta jarraian, zenbait dokumental labur ikusten hasi gara. Esan beharra dago, saioak irauten zuen ordua dokumentaletan zentratu dela, baina adierazi beharrekoa ondo erakusten zutela. Lehenengo dokumentalak ikusteko, liburutegiaren sarreran kokatuta zuten gela ilun batean sartu gara. Saioa gidatzen zuen gizonak, bertan esertzeko eskatu digu eta jarraian dokumentala ipini du. Bertan, terrorismoaren zenbait biktima agertu dira euren testigantza ematen, non familia kidere...

UNRAW HAUSNARKETA

Azken astean, hitzaldi ezberdinak entzuteko aukera izan genuen, non bertan UNRAW elkartekoek tailer ezberdinak eskaini zizkiguten. UNRAW elkartea, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da, eta bertan bost zonaldetan egiten dute lan, bertako errefuxiatuekin. Elkarte honek bi helburu dituela esan genezake; batetik, egoera ezagutarazi eta aurreiritziak apurtzea, eta bestetik, metodologia artistikoei garrantzia ematea. Bi zatitan banatu ziren tailer horiek, lehenengo egunean saio teorikoak izan ziren, eta bigarren egunean, berriz, tailer praktikoak. Tailer praktiko horietan azpi talde batzuk sortu genituen non guztira hiru talde zeuden: Antzerki, Komiki eta Ipuin tailerra. Taldekide bakoitzak tailer ezberdinetara joateko aukera izan genuen, tailer ezberdinak ezagutu eta ondoren elkarren artean bizitakoa elkarbanatzeko. Antzerki tailerra: "Kontzientziak astintzen dituen antzezlana" (Hortzmuga teatro konpainia)   ...

Pausoka, inklusioaren bidean

Imagen
Azken astean Pausoka Elkarteko Maitederren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen. Pausoka Elkartea zenbait gurasok sortu zuten 2012an , beste zenbait hezkuntza zentro espezifikok haien seme-alabak zituzten beharrei behar bezala erantzuten ez zietelako. Pausokako kideen ekintzekin, haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi dituzte, edozein dela ere arloa (lana, ikastola…). Hernanin eta Urnietan bi zentro dituzte eta 100 bat haurrek hartzen dute parte, bertan behar duten errehabilitazioa ematen diete. Pausokako kideen lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Hauentzat, gurasoak eta haurra unitate bakarra dira eta horregatik elkarlanean lan egiten dute. Hasiera: Maitederrek haurdunaldian zehar zituen espektatibetaz aritu zen hasieran eta berak egun zuen egoera azaltzen amaitu zuen. Beste gainontzeko gurasoek bezala, haurra ondo jaiotzea nahi zuen eta bere buruan etorkizun bat irudikatua zuen. Hau guztia aldatu eg...

NAIZEN HAUSNARKETA

Imagen
Apirilaren 12an Naizen elkartetik etorri ziren hitzaldi bat ematera. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da. Naizenen izenean, Aingeru eta Luar etorri ziren beraien istorioak kontatzera. Aingeru, Naizen elkartearen izenean etorri zen hitzaldia ematera eta bere alabaren kasua azaldu zigun. Bere alaba “mutila” jaio arren, txikitatik haurra neska sentitzen zen. Soilik bi urte zituela, “aita ni apo ez, ni apa” erantzuten zion bere aitari. Aingeru eta bere emazteak, hasieran ez zekiten nola jokatu behar zuten, izan ere, esan ohi da, haurrek 7 urte bete arte daukatela argi haien sexua eta, horregatik, itxaron egin zuten. Aingeruren alaba, marrazki bizidunetan agertzen ziren nesken pertsonaiekin identifikatzen zen eta egunero soinekoak jantzi nahi zituen, bere ametsa zen. Une oro, bere “feminitatea” azaleratzeko beharrarekin ikusten zuen bere burua, gurasoak neska zela konturatu zitezen. Jada zazpi urte bete zitue...

CALCUTA ONDOAN HAUSNARKETA

Imagen
Joan zen ostiralean Calcuta Ondokoak izan genituen ikasgelan. Saio honek beste saioetatik bazuen desberdintasun bat, izan ere, aurretiko lan bat eskatu baitziguten; dokumental bat ikustea eta aniztasunarekin zerikusia izandako egoeraren bat beraiekin konpartitzea. Beste tailerretako inork egin ez zuen jarduera bat izan zen, eta interesgarria da, izan ere, horrela gaiaren inguruan pentsatzeko tarte bat eskaintzen baitiogu geure buruari. Saioaren hasieran, elkar ezagutu eta gaian sartzen joateko bi taldetan banatu eta kalera irten ginen. Bi taldeak eginikoa ezberdina izan zen. Lehenengo taldean geundenak egoera ezberdinen aurrean genuen iritzia adierazi behar genuen, hau da, adostasunaren edo desadostasunaren arabera kokatu beharra geneukan. Bigarren taldeak, berriz, adjektibo eta keinuekin jolastu zuen. Norberaren izena, adjektibo  batekin lotu eta keinu batekin adierazi behar zuten eta ondoko kideek errepikatu. Horrela elkarrekiko enpatia eta errespetua...