UNRAW HAUSNARKETA
Azken astean, hitzaldi ezberdinak
entzuteko aukera izan genuen, non bertan UNRAW elkartekoek tailer
ezberdinak eskaini zizkiguten. UNRAW elkartea, Ekialde Hurbilean dauden
Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da, eta bertan bost
zonaldetan egiten dute lan, bertako errefuxiatuekin. Elkarte honek bi helburu
dituela esan genezake; batetik, egoera ezagutarazi eta aurreiritziak apurtzea,
eta bestetik, metodologia artistikoei garrantzia ematea.
Bi zatitan banatu ziren tailer horiek,
lehenengo egunean saio teorikoak izan ziren, eta bigarren egunean, berriz, tailer
praktikoak. Tailer praktiko horietan azpi talde batzuk sortu genituen non
guztira hiru talde zeuden: Antzerki, Komiki eta Ipuin
tailerra. Taldekide bakoitzak tailer ezberdinetara joateko aukera izan genuen,
tailer ezberdinak ezagutu eta ondoren elkarren artean bizitakoa elkarbanatzeko.
- Antzerki tailerra: "Kontzientziak astintzen dituen antzezlana" (Hortzmuga teatro konpainia)
Saioa hasi baino lehen zenbait zalantza
neuzkan saioaren inguruan, izan ere, ez nekielako nola uztartuko zituzten
antzerkia eta aniztasuna. Baina, amaieran, neure buruari erantzuna ematea lortu
nuen. Neska eta mutil bat izan genituen laguntzaile modura, eta saio osoan
zehar gidatu gintuzten.
Saioan zehar, ariketa ezberdinak burutzen
joan ginen, jolasak ziruditenak. Pixkanaka-pixkanaka forma hartuz joan ziren,
objektuak erantsiz eta musika gehituz. Hasieran banakako jarduerak zirenak,
bukaeran, jolas bakar bat bihurtu ziren egoera jakin batzuk transmititzen
zituztenak. Antzerkia egiten ari ginela, taldekide batzuek zenbait testu irakurtzen
zituzten, antzerkiari zentzua ematen ziotenak.
Palestinako egoera aldarrikatzen genuen,
besteak beste, non bertan jende ugarik gehien maite duen zerbait utzi egin
behar baitu, eta gure kasuan gehien maite genuen hori objektu bat (zapatila)
izan arren, unkitzera iritsi ginen.
Ondoren beste egoera bat irudikatu genuen,
bertan itsasoan eta hondartzen jolasten zenbiltzan haurrak islatzen ziren, eta
ondoren beste batzuk itsasora zikinkeria botatzen agertzen ziren. Honekin
transmititu nahi zena zen, leku askotan haurrak hondartzan jolasean eta
itsasoan igeri egiteko aukera dugula eta Palestinan ,aldiz, ezin dute
horrelakorik egin itsasoa oso kutsatuta baitago.
Segidan militarrak izango bagina bezala
oinez hasi ginen denak bat izan ezik, horrek mediku papera zuen eta gu gelditu
ginen unean irakurtzen hasi zen testu bat. Testu horretan esaten zuena zen
Palestinarrek denbora eta distantzia luzez ibili behar izaten zutela
medikuarenera joateko, adibidez, eta gero askotan militarrek ez dietela
pasatzen uzten beste aldera medikuarenera joan daitezen.
Amaierako egoeran, Gazako pertsona
gehienak elektrizitaterik gabe bizi direla adierazi nahi genuen. Horretarako
kandela batzuk pasa genizkion elkarri eta ondoren hauek itzaliz amaitu zen gure
antzerkia.
- Komiki tailerra: "Viñeta que agita conciencias" (Susana Martin)
Komikiaren tailerra Susana Martin
komikigilearekin burutu genuen. Bertan, komikiaren bitartez, artea landu
daitekeela ikusi genuen.
Tailerrari sarreratxo bat emateko,
Susanak, komikiekin edota artearekin noizbait esperientziren bat izan genuen
galdetu zigun. Danok, bakarrik txikiak ginenean marrazten genuela erantzun
genuen. Izan ere, eskolan, txikitan bakarrik marraztu dugu eta ondoren hau
mugatu egin digute. Marrazten onak zirenek bakarrik izan dute jarraitzeko
aukera, baina erdi-purdi edota gaizki moldatzen zirenek ordea... Horregatik,
honekin, haur guztien marrazteko erak eta saiakerak kontuan hartu eta beti
onartu egin behar ditugulaz ohartu ginen, bazterketarik egin gabe. Pertsona
bakoitzak, modu ezberdin batean egiten baititu gauzak baina danok dakigu
marrazten.
Jarraian tailerrarekin hasi ginen.
Susanak, hasteko, komikiak zer ziren azaldu zizkigun eta jarraian, hauen
sorrerari buruz hitz egin genuen. Ondoren, berak sorturiko komikiak erakutsi
zizkigun, hauengandik hainbat azalpen emanez. Denon artean ondorio bat atera
genuen, izan ere, komikiari erabilera desberdinak eman ahal zaizkio, haien
artean, komunikatzeko beste baliabide baten moduan edota artearekin landuz.
Oinarri teorikoez nahiko hitz egin eta
gero, hainbat ariketa praktiko burutu genituen. Egin genuen lehenengoa,
arbelean, aurpegien adierazpen batzuk marraztea izan zen. Gelakideak banan
banan deitzen joan zen Susana, eta jarraian, berak esaten zigun zer adierazpen
motarekin marraztu behar genuen aurpegiaren irudia. Helburua, gainontzeko
ikaskideak arbelean marraztutakoak zer adierazpen zuen asmatzea zen.
Ariketa hau egin ondoren, atsedenera joan
ginen eta ikasgelara bueltatzerakoan beste bi praktika egin genituen.
Lehenengoari dagokionez, ikasle bakoitzari
orri txuri bat eman ziguten. Jarraian, bakoitzak aurpegi bat osatzen hasi behar
genuen bertan eta Susanak "tiempo" esandakoan gure eskubiko aldean
zegoen ikaskideari pasa behar genion orria. Honek marrazten segiko zuen.
Horrela 5 minutu inguru egon ginen marrazten eta praktika orri bakoitzean
gehiago marrazteko tokirik ez zegoenean bukatu genuen.
Azken praktikari dagokionez, sormenaren
inguruko ariketa bat egin genuen. Ikasle bakoitzak egoera bat eta objektu bat
pentsatu behar genuen. Hauek, paper ezberdinetan idatzi genituen eta ondoren
bakoitza bere kaxan sartu. Susanak jarraian, ikasle bakoitzari kaxa bakoitzetik
zoriz paper bat hartzeko esan zigun. Ondoren, bakoitzak bi paperak elkartu eta
objetuak egoerarekin zuen zerikusiaren inguruan komiki bat idazteko eskatu
zigun. Esan beharra daukat, nire egoera ez zela bat ere erreza eta
objektuarekin elkartzean ez zuela sentidu handirik, beraz, komikia egitea ez
zitzaidan oso erreza egin.
Hala ere ondorio bezala esan beharra
daukat oso esperientzia polita izan zela eta asko ikasi nuela komikiei buruz.
Inoiz ez dut interesik eduki komikien inguruan eta orain zertxobait gehiago
badut!
- Ipuinen tailerra: “Contar para ser, ser para contar” (Ana Apika)
Ipuin tailerra Ana Apika ipuin
kontalariarekin egiteko aukera izan genuen. Tailerrarekin hasi baino lehen
zalantzak nituen ez nekielako zehazki zer egin behar genuen bertan, imajinatzen
nuen haurrei ipuinak nola kontatzeko trikimailuak eman behar zizkigula.
Tailerra hasteko gure esperientziari
buruzko galderak egin zizkigun: ea noizbait ipuinak kontatu ditugun, ea
noizbait ipuin kontalariak entzutera joan garen, etab. Jarraian tailerraren
alde praktikoarekin hasi ginen.
Hasteko bikoteka jarri ginen eta bikoteko
kide batek besteari, eta alderantziz, berak bizitako egoera bat kontatu behar
zuen. Gero denen aurrean aulki bat ipini eta batek bestearen istorioa kontatu
behar zuen. Ni, bereziki, askoz urduriago jarri nintzen nire istorioa kontatzen
zuten bitartean, ikusleei begietara begiratu behar genielako. Hor erakutsi
zigun istorioa kontatzeko moduak ze garrantzia daukan. Azken finean, istorio
sinple batek jendearen atentzioa erakarri dezake soilik kontalariaren begirada,
tonua edo kontatzeko moduarengatik.
Gainera ipuinari buruz hitz egin genuen. Azaldu zigun zein garrantzitsua
den haurrekin ipuinak lantzea eta batzuetan ipuin berdina beti era berdinean
kotatzea haurrek gustuko dutela segurtasuna ematen dielako.
Aipatzeko beste jarduera bat hurrengoa izan zen. Berriro bikoteka jarri
behar ginen eta istorio batekin erlazionatutako 5 hitz pentsatu behar genituen.
Gero, gure bikoteari bost hitz horiek hiru zentzumenen bidez adierazi behar
genizkion. Horrela berak istorioa bere buruan irudikatu zezakeen baina kontatu
ondoren konturatzen ginen zein desberdina zen gure irudimenak sortutakoa eta
istorio erreala.
Bestetik, denen artean ipuin bat sortu
genuen. Hau da, borobilean jarrita objetu bat eta bere adjektibo bat esaten
genuen “etxe arrosa” adibidez. Hurrengoak “mendi berdean zegoen etxe arrosa”
asmatzen zuen eta horrela norbaitek gaizki esaten zuen arte egon ginen.
Ariketa honi esker irudimena, sormena eta memoria
landu genituen eta edozein adineko pertsonekin egiteko ariketa oso baliagarria
iruditu zitzaidan.
Hasieran lotsatuagoak geunden jarduerak
egin baino lehen tailerrean geunden batzuk ez ginelako ezagutzen. Baina
tailerra aurrera joan ahala giro atsegina sortu zer eta hori, batez ere, Anaren
jarrerarengatik izan zen. Gainera, bakoitzak istorioa kontatu ondoren
zuzenketak egiten zituen eta honi esker gure akatsez konturatzen ginen.
Tamalez aniztasunaren gaia ez genuen asko
landu. Hala ere, azaldu zigun zein garrantzitsua den ipuinaren gaia kontuan
hartzea ipuina kontatzeko modurako. Baita ere haurrentzako ipuinak gehiago
landu izana gustatuko litzaidake.
Bukatzeko tailerra oso interesgarria
iruditu zait azken finean ipuinak haurrekin aniztasuna lantzeko oso
baliagarriak baitira.
Comentarios
Publicar un comentario