NAIZEN HAUSNARKETA
Apirilaren 12an Naizen elkartetik etorri ziren hitzaldi bat ematera. Naizen
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak
biltzen dituen elkarte bat da. Naizenen izenean, Aingeru eta Luar etorri
ziren beraien istorioak kontatzera.
Aingeru, Naizen elkartearen izenean etorri
zen hitzaldia ematera eta bere alabaren kasua azaldu zigun. Bere alaba “mutila”
jaio arren, txikitatik haurra neska sentitzen zen. Soilik bi urte zituela,
“aita ni apo ez, ni apa” erantzuten zion bere aitari. Aingeru eta bere
emazteak, hasieran ez zekiten nola jokatu behar zuten, izan ere, esan ohi da,
haurrek 7 urte bete arte daukatela argi haien sexua eta, horregatik, itxaron
egin zuten. Aingeruren alaba, marrazki bizidunetan agertzen ziren nesken
pertsonaiekin identifikatzen zen eta egunero soinekoak jantzi nahi zituen, bere
ametsa zen. Une oro, bere “feminitatea” azaleratzeko beharrarekin ikusten zuen
bere burua, gurasoak neska zela konturatu zitezen. Jada zazpi urte bete
zituenean, gurasoak, haurrak berdin jarraitzen zuela ohartu ziren eta nesken
jantziak janzten hasi ziren. Hau da, neska etxean izatez gain, etxetik kanpo
ere neska izaten hasi zen. Une horretatik aurrera, Aingeruren alabak bere
“feminitatea” etengabe erakusteari utzi zion, eta arropa neutroagoak janzten
hasi zen. Aingeru eta bere emaztea momentu horretan ohartu ziren beren alabak
ordurarte bizi izan zuenaz.
Bestalde, Aingeruk, irakasleen garrantziaz hitz egin zigun. Haurren batek
honelako egoeraren bat bizitzen badu, sentitzen duena inoiz ukatu behar ez
zaiola eta eta ahal dugun moduan lagundu behar diogula, inongo aurreiritzirik
gabe.
Hitzaldiari amaiera emateko, Luarrek bere
istorioa kontatu zigun. Luar, neska jaio zen, baina txiki-txikitatik mutila
sentitu izan dela esan zigun. Ala eta guztiz ere, bere amak nesken jantziekin
janzten zuen, izan ere, haurra neska bezala ikusten baitzuen.
Urteak aurrera egin zuten eta DBH-ko
etapan zegoelarik bere burua neska homosexual bezala ikusten zuen. Hau igaro
eta batxilergoko etapa iritsi zen. Etapa hau, bere bizitzako etaparik gogorrena
izan zela aipatu zigun.
Jada unibertsitatean zegoela, irakasle
batek transexualitatearen inguruko bideo bat etxean ikusteko eskatu zien, baina
Luarrek ez zuen ikusi. Hurrengo egunean irakaslearengana joan zen galdetzera
non ikusi zezakeen bideoa, eta honek ea zergatik zuen hainbesteko interesa
galdetu zion. Galdera honek, Luar hausnartzera bultzatu zuen eta bere burua
benetan transexual bezala onartu zuen.
Hilabeteak pasa ziren Luarrek bere
identitatea isilpean mantendu zuela. Ez zen ausartzen bere gurasoei ezer ere ez
esatera, bere ama kanpora joan zen asteburu batean eskutitz bat idatzi zion,
bere identitatea eta sentitzen zuena adieraziz. Amak, bueltatzean, eskutitz hau
irakurri zuen eta ondorioz, aste oso gogorrak igaro zituzten biak. Denbora
baten ostean, pixkanaka ama, Luar ulertzen hasi zen.
Ondoren, Erasmusera joateko garaia iritsi
zen. Bertan zegoelarik, goiz batean bere aitari kontatzeko unea iritsi zela
erabaki zuen eta mezu bat bidali zion zera esanez. Gainera, egun horietako
batean, Luarrek bere amaren dei bat jaso zuen, honek esan zion bere ohiko lagun
bat, transexuala zenak, bere buruaz beste egin zuela. Momentu horretan ohartu
zen Luarren ama bere semea jasaten ari zenaz.
Erasmusetik bueltatu eta egin zuen
lehenengo gauza izena aldatzea izan zen. Luar izena aukeratu zuen. Pauso hau
eman ondoren, bere sexuaren identitatea aldatzeko beharra zeukan, eta horretan
hasi ziren. Hau prozesu luzea da, izan ere, hasieran hainbat proba pasa behar
dituzu. Proba horiek pasatakoan, hormonatzen hasi zen. Honek, hainbat
aldaketa nabarmen eragiten ditu, horien artean: ahotsaren aldaketa, izerdi asko
egitea, ilea toki guztietatik ateratzea, gantza lekuz mugitzea (titietatik
bizkarrera, etab), etab. Prozesua luzea bada ere, jada aldaketa batzuk
nabarmenak ziren Luarrengan, ahotsa bereziki. Hau erakusteko, azkenik, bideo
bat jarri zigun hormonatzen hasi zenetik hilabetero jasaten zituen aldaketak
ikusteko.
Comentarios
Publicar un comentario