MODULOKO LANAREN HAUSNARKETA PERTSONALA


Resultado de imagen de dibujo niños manos unidas
Lauhileko honetan gure moduloko lanean aniztasuna landu behar izan dugu. Horretarako, honi buruzko hainbat hitzaldi entzuteko aukera izan dugu. Hau oso interesgarria iruditu zait ikasteko modu berri bat izan delako eta aniztasunari buruzko ikuspegia zabaldu dudalako.

Lehenengo ekintza Tabakaleran zeuden bi erakusketa ikustea eta lantzea izan zen. Nire taldea Lan da lan erakusketarekin hasi ginen. Bertan ikusi genuen artearen bidez haurrekin aniztasuna landu dezakegula eta haurrekin lan egiteko material desberdina erakutsi ziguten. Niri gehien hunkitu zidan jarduera “arrotza zer sentiarazten gintuen” esan genuenean izan zen. Bertan konturatu nintzen nahiz eta denok desberdinak izan, nahiz eta anitzak izan, egoera berdinetan arrotzak sentitu gaitezkela. L`intrus erakusketan bertan zeuden artelanekin haurrekin aniztasuna nola landu genuen eta hau oso aberasgarria iruditu zitzaidan.

Bigarren hitzaldia UNRAW elkarteak eskaini zigun. Hau bi egunetan banatu zen: lehenengoa saio teorikoa eta bigarrena saio praktikoa. Saio teorikoan beraien lanari buruz hitz egin ziguten eta bi helburu nagusi zituztela azaldu zuten: ezagutarazi eta aurreiritziak apurtzea, eta metodologia artistikoei garrantzia ematea. Saio praktikoan lan modularreko taldekide bakoitza tailer ezberdin batean egon ginen eta niri ipuin tailerrean egotea egokitu zitzaidan. Bertan, gure istorio pertsonalak kontatu genituen eta Palestinako emakumeei buruzko istorio anitzak landu genituen. Niretzat hunkigarriena antzerkia izan zen. Bertan zapatila batzuen bidez Palestinako pertsonek bizitzen dutena irudikatu zuten eta oso aberasgarria eta erakargarria iruditu zitzaidan. Honi esker konturatu nintzen zein anitzak diren gure bizitzak. Gainera konturatu nintzen antzerkia, komikia eta ipuinak haurrekin aniztasuna edota edozein gai lantzeko oso baliagarriak direla.

Hurrengo hitzaldia Calcuta Ondoan-eko partaideak izan ziren. Hitzaldiarekin hasteko bi taldeetan banatu ginen eta ezagutzeko jolas bat egin genuen. Honen bitartez guztiak zeinen desberdinak garen konturatu nintzen. Aniztasunari buruz hausnartu genuen eta taldetxoetan banatu ginen. Bertan generoari buruz hausnartu genuen eta pertsona bat nolakoa den azaldu behar dugunean burura etortzen zaigun prototipoari buruz. Honen bidez konturatu ginen nahiz eta denak anitzak izan, gizarteak barnearazi digun eredu “perfektua” berdina dela guztiontzat. Gainera, aniztasunari buruzko esperientziak entzun eta hausnartu genituen. Saio hau asko gustatu zitzaidan ez zelako batere astuna izan eta kontzeptu nagusiak barneratzeko oso baliagarria izan baizen. Honi esker konturatu nintzen denak anitzak eta desberdinak garela eta denok eskubide berdinak izan behar ditugula.

Beste hitzaldi bat Pausoka elkarteak eskaini zigun. Honen izenean Maiteder etorri zen eta bere bizipenei buruz hitz egin zigun. Hasteko, konturatu nintzen denok gure buruan zerbaiten inguruan espektatiba batzuk sortzen ditugula eta kontrolatu ezin ditugun egoerak hauek guztiz aldatu ditzazketela. Maiteder eta bere semearen istorioa entzuteak asko hunkitu ninduen eta argi utzi zidan irakaslearen jarrerak daukan garrantzia. Eskolara joan ahal izatea eskubide bat da eta ez gara inor eskubide hori urratzeko, guztiz kontrakoa. Irakasleok beti ikasleen ongizatea bermatu behar dugu. Denak anitzak gara eta aniztasun hori aberastu egiten gaitu. Ebaluazioa ez dugu patologiaren ikuspegitik eman behar, bere gaitasun, zaletasun, eta abarrez hitz egitea oso garrantzitsua da. Irakasleok haurra eta baliabideak ezagutzea haurrari bidaian “lagundu” ahal izateko funtsezkoa da. Konturatu nintzen gure gizartean gauza asko daudela oraindik aldatzeko baina guztien artean egin dezakegula. Eta garrantzitsuena, haurretaz asko dugula ikasteko. 

Bostgarren hitzaldia Memoria Plaza-ren eskutik jaso genuen. Liburutegira joan ginen eta bertan bi bideo desberdin ikusi genituen. Nahiz eta bideoen gaia ezaguna izan, aurretik ez nuen inoiz horrela landu eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Lehenengo dokumentala ikusteko gela ilun batean sartu ginen eta horrek asko lagundu zidan bideoan sakonki murgiltzeko. Bertan terrorismo mota anitzak pairatu izan dituzten hainbat pertsona hitz egiten agertzen ziren. Hau ikustea oso hunkigarria iruditu zitzaidan bertan agertzen ziren pertsonek, bizitakoa bizi izan arren, gorrotoa eta mendekua baztertzen dutelako. Konturatu nintzen zein garrantzitsua den gure ikasleentzat eredu ona izatea eta biolentzia lantzea zeinen garrantzia daukan bizipen hauek ez errepikatzeko.

Amaitzeko, Naizen elkarteari buruzko hitzaldia jaso genuen. Bertan bi pertsonek bere bizipena kontatu ziguten. Aingeruk bere alaba transexualari buruz hitz egin zigun eta Luar-ek bere istorio pertsonala azaldu zigun. Esperientzia hauei esker argi ikusi nuen irakasleok haur hauei laguntzeko eta onartzeko gaudela, aurreiritzi eta ukapenik gabe.

           


Comentarios

Entradas populares de este blog

Aniztasuna eta hezkuntza: TABAKALERA

CLASE PRACTICA VI