MEMORIA PLAZA HAUSNARKETA
Gaurkoan Memoria Plaza izeneko erakusketa bat ikusteko
aukera izan dugu. Erakusketa, “Carlos Santamaria Zentroa” izeneko liburutegian
egin dugu. Bertara, talde txikitan gerturatu gara eta saioa motza izan arren,
interesgarria izan dela iruditu zaigu. Guretzat
gaia ezaguna izan arren, gaiaren inguruko informazioa modu honetan hausnartzeko
aukerarik ez dugu izan. Ondorioz, oso interesgarria iruditu zaigu.
Hasiera batean, saioa gidatzen
zuen gizonezkoak erakusketaren nondik norakoa zein izango den adierazi digu eta
jarraian, zenbait dokumental labur ikusten hasi gara. Esan beharra dago, saioak
irauten zuen ordua dokumentaletan zentratu dela, baina adierazi beharrekoa ondo
erakusten zutela.
Lehenengo dokumentalak ikusteko,
liburutegiaren sarreran kokatuta zuten gela ilun batean sartu gara. Saioa
gidatzen zuen gizonak, bertan esertzeko eskatu digu eta jarraian dokumentala
ipini du. Bertan, terrorismoaren zenbait biktima agertu dira euren testigantza
ematen, non familia kideren bat edota gertukoren bat eraila izan zaien. Guardia
Zibilak, ETA kideak, GAL,... aipatzen ziren, besteak beste. Testigantza horiek
hunkigarriak iruditu zaizkigu, izan ere, inongo momentuan ez dutelako amorrutik
hitz egiten beraien gertuko pertsona bat kendu zioten arren. Bestalde, entzunak
izan nahi dutela zioten, izan ere, zenbait egoera onartuak ez direlako. Egoera
horiek ere gogorrak iruditu zaizkigu, gizarteak baztertu egingo balitu bezala.
Dokumentalaren amaieran
testigantza ematen zutenek gaur egungo gazte eta haurrek biolentzia beste modu
batera ikustearen garrantzia aipatu du. Ondorioz, hezkuntzak gai honetan izan
dezakeen garrantzia argi ikusi dugu. Hezkuntzan biolentzia lantzeko erak asko
lagundu dezake egoera hauek berriro ez errepikatzeko eta biolentziak onurarik
eragin ezin dezakeela ikusteko.
Dokumental horiek amaitzerakoan,
gela ilun horretatik atera eta beste gela batera joan gara. Bertan, azken
dokumental bat ipini digu telebista handi batean. Dokumental honetan, idazle
ezberdinek euren bizipenak edota egoeraren inguruan duten hausnarketa zein den
adierazi dute. Isiltasuna hitza aipatzen zuten. Familien egoerarekin
erlazionatzen dugu, izan ere, uste baitugu biktima hauek isilean mina pasa
dutela eta egoera askotan onartuak eta errekonozituak ez direla izan.
Comentarios
Publicar un comentario