CALCUTA ONDOAN HAUSNARKETA





Joan zen ostiralean Calcuta Ondokoak izan genituen ikasgelan. Saio honek beste saioetatik bazuen desberdintasun bat, izan ere, aurretiko lan bat eskatu baitziguten; dokumental bat ikustea eta aniztasunarekin zerikusia izandako egoeraren bat beraiekin konpartitzea. Beste tailerretako inork egin ez zuen jarduera bat izan zen, eta interesgarria da, izan ere, horrela gaiaren inguruan pentsatzeko tarte bat eskaintzen baitiogu geure buruari.

Saioaren hasieran, elkar ezagutu eta gaian sartzen joateko bi taldetan banatu eta kalera irten ginen. Bi taldeak eginikoa ezberdina izan zen. Lehenengo taldean geundenak egoera ezberdinen aurrean genuen iritzia adierazi behar genuen, hau da, adostasunaren edo desadostasunaren arabera kokatu beharra geneukan. Bigarren taldeak, berriz, adjektibo eta keinuekin jolastu zuen. Norberaren izena, adjektibo  batekin lotu eta keinu batekin adierazi behar zuten eta ondoko kideek errepikatu. Horrela elkarrekiko enpatia eta errespetua, besteak beste, sustatu zituzten.

Jarduera hori amaitzean, gelara itzuli eta hausnartzen hasi ginen bakoitzak bere iritzia emanez. Bakoitzaren sentsazioa eta hausnarketa ezberdina izan zen, izan ere, pertsona bakoitzak bere ikuspegitik ikusten baitzuen.

    Aurrerago, talde txikitan jarri eta egoera bana planteatu ziguten galdera ezberdinekin. Gure taldeari egokitutako egoera extralurtarrarena zen. Bertan, pertsona bati emakumea/gizona zer zen azaldu behar genion. Galdera zaila zen, izan ere definitzerako garaian oso subjektiboa baita. Tailerreko gidatzaileak galdera beste bide batetik formulatu zigun. Eta gizarteak ze pertsona prototipo du finkatua? Erantzun horren aurrean adostasun batera iritsi ginen, izan ere, argi baitago gizartean gizonezkoa dela egokien ikusia dagoena eta esaterako kargu altuko postuetan beraiek direla goi mailan kokatzen direnak. Horrekin erlazionatu genuen BBVA terminoa (Blanco, burgués, varón, adinerado).

Talde bakoitzean hitz egindakoa, talde osoaren aurrean azaldu genuen. Horrela gure erantzunak partekatzeko aukera izan genuen, bai eta besteen egoera ezberdinak entzun eta haien erantzunekin hausnartzeko.

Atsedenaldiaren ostean, talde txikitan elkartu ginen berriro. Jarduera ezberdina zen. Bertan, galdera ezberdinak planteatu zizkiguten eta horien aurrean hausnartzen aritu ginen. Amaitzeko, erantzunak elkarbanatu eta saioari amaiera eman genion.

Tailerra interesgarria izan zela uste dugu, gehienbat hausnartzeko aukera ugari izan genuelako. Nahiz eta aztertutako egoerak egunerekotasunaren parte izan, hausnartzen jartzeko ohiturarik ez dugu eta tailer honek horretan lagundu digula uste dugu. Gainera tailerra aurrera eramateko modua oso dinamikoa izan zen eta, ondorioz, ez zitzaigun hain pisutsua egin.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Aniztasuna eta hezkuntza: TABAKALERA

CLASE PRACTICA VI