Aniztasuna eta hezkuntza: TABAKALERA
- Zer ikasi dugu
aniztasunari buruz? Geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo
ekitaldiaren ondoren?
Artearekin aniztasuna
landu daitekeela, haurrei artearen bitartez aniztasuna zer den landu dezakegu.
Hori izango litzateke bisitaren bidez ikasi duguna. Guk genituen aurre ideiak ez dira lortu bisitaren ondoren.
- Zein da eragin gehien
egin digun esperientzia edo jarduera?
Bihotz taupadak
irudikatzen zituen harriaren eskultura. Bihotz taupadak lehen aldiz entzun
genituenean, urduri zegoen pertsona baten bihotz taupadak ziruditen. Baina
bisitaren amaieran azaldu ziguten bihotz arritmiko bat zela.
- Ze sentimenduak izan
ditut? Zerekin lotzen ditut?
Lan da lan erakusketan
lekuz kanpo geundela sentitu genuen, ez genuelako aniztasunaren loturarik
aurkitzen. L’ intrus erakusketan, aldiz, aniztasuna gehiago landu genuen eta
jardueraren bidez ulertzen lagundu zigun.
- Zerbait ikasi edo aldatu
behar badugu, badakigu ze prozesua izan dugun edo zerk errazten duen?
Arrotza noiz sentitu
garen jarduera egitean, guztien bizipenak entzun ondoren, konturatu ginen
bakoitza egoera desberdin batean arrotz sentitu zela noizbait. Egoera horiek
entzutean beste batzuekin bat egiten genuela egoera batzuetan, hau da, egoera
batean pertsona bat baino gehiago sentitu izan zela arrotza, alegia.
- Zerbait ikasi al dut
taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Nahiz eta taldekide
bakoitza desberdina izan bestearekin enpatizatzea eta errespetatzea oso
garrantzitsua dela uste dugu. Testuinguru anitzetan: ikasgelan, lanean,
familian…


Comentarios
Publicar un comentario