Apirilaren 12an Naizen elkartetik etorri ziren hitzaldi bat ematera. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da. Naizenen izenean, Aingeru eta Luar etorri ziren beraien istorioak kontatzera. Aingeru, Naizen elkartearen izenean etorri zen hitzaldia ematera eta bere alabaren kasua azaldu zigun. Bere alaba “mutila” jaio arren, txikitatik haurra neska sentitzen zen. Soilik bi urte zituela, “aita ni apo ez, ni apa” erantzuten zion bere aitari. Aingeru eta bere emazteak, hasieran ez zekiten nola jokatu behar zuten, izan ere, esan ohi da, haurrek 7 urte bete arte daukatela argi haien sexua eta, horregatik, itxaron egin zuten. Aingeruren alaba, marrazki bizidunetan agertzen ziren nesken pertsonaiekin identifikatzen zen eta egunero soinekoak jantzi nahi zituen, bere ametsa zen. Une oro, bere “feminitatea” azaleratzeko beharrarekin ikusten zuen bere burua, gurasoak neska zela konturatu zitezen. Jada zazpi urte bete zitue...
Comentarios
Publicar un comentario