En la clase de hoy de IKT hemos
empezado a darle forma a nuestras narrativas digitales. Mi grupo y yo hemos
empezado haciendo un esquema sobre lo que teníamos que dibujar y después hemos
dibujado los fondos de nuestras secuencias.
Gaurkoan Memoria Plaza izeneko erakusketa bat ikusteko aukera izan dugu. Erakusketa, “Carlos Santamaria Zentroa” izeneko liburutegian egin dugu. Bertara, talde txikitan gerturatu gara eta saioa motza izan arren, interesgarria izan dela iruditu zaigu. Guretzat gaia ezaguna izan arren, gaiaren inguruko informazioa modu honetan hausnartzeko aukerarik ez dugu izan. Ondorioz, oso interesgarria iruditu zaigu. Hasiera batean, saioa gidatzen zuen gizonezkoak erakusketaren nondik norakoa zein izango den adierazi digu eta jarraian, zenbait dokumental labur ikusten hasi gara. Esan beharra dago, saioak irauten zuen ordua dokumentaletan zentratu dela, baina adierazi beharrekoa ondo erakusten zutela. Lehenengo dokumentalak ikusteko, liburutegiaren sarreran kokatuta zuten gela ilun batean sartu gara. Saioa gidatzen zuen gizonak, bertan esertzeko eskatu digu eta jarraian dokumentala ipini du. Bertan, terrorismoaren zenbait biktima agertu dira euren testigantza ematen, non familia kidere...
Apirilaren 12an Naizen elkartetik etorri ziren hitzaldi bat ematera. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da. Naizenen izenean, Aingeru eta Luar etorri ziren beraien istorioak kontatzera. Aingeru, Naizen elkartearen izenean etorri zen hitzaldia ematera eta bere alabaren kasua azaldu zigun. Bere alaba “mutila” jaio arren, txikitatik haurra neska sentitzen zen. Soilik bi urte zituela, “aita ni apo ez, ni apa” erantzuten zion bere aitari. Aingeru eta bere emazteak, hasieran ez zekiten nola jokatu behar zuten, izan ere, esan ohi da, haurrek 7 urte bete arte daukatela argi haien sexua eta, horregatik, itxaron egin zuten. Aingeruren alaba, marrazki bizidunetan agertzen ziren nesken pertsonaiekin identifikatzen zen eta egunero soinekoak jantzi nahi zituen, bere ametsa zen. Une oro, bere “feminitatea” azaleratzeko beharrarekin ikusten zuen bere burua, gurasoak neska zela konturatu zitezen. Jada zazpi urte bete zitue...
- Zer ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Artearekin aniztasuna landu daitekeela, haurrei artearen bitartez aniztasuna zer den landu dezakegu. Hori izango litzateke bisitaren bidez ikasi duguna. Guk genituen aurre ideiak ez dira lortu bisitaren ondoren. - Zein da eragin gehien egin digun esperientzia edo jarduera? Bihotz taupadak irudikatzen zituen harriaren eskultura. Bihotz taupadak lehen aldiz entzun genituenean, urduri zegoen pertsona baten bihotz taupadak ziruditen. Baina bisitaren amaieran azaldu ziguten bihotz arritmiko bat zela. - Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut? Lan da lan erakusketan lekuz kanpo geundela sentitu genuen, ez genuelako aniztasunaren loturarik aurkitzen. L’ intrus erakusketan, aldiz, aniztasuna gehiago landu genuen eta jardueraren bidez ulertzen lagundu zigun. - Zerbait ikasi edo aldatu behar badugu, b...
Comentarios
Publicar un comentario