BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA


Filma hau ikustera bultzatu gintuztenean, errealitate bat plasmatzen zuen filma zela bagenekien. Gogorra eta injustizia hitzarekin lotzen zuten gehiengoek, beraz filmaren nondik norakoa aurreikusi genezakeen. Filma Afganistanen zentratzen da, gerra eta biolentzia egunerokotasunaren parte diren lurraldean, beraz haurrak normalizatuta eta barneratuta dituzten egoerak direnez, euren jolasetan ere horiek islatzen dira, euren izateko eran.




Protagonista, Bagtay sei urteko neska bat da, non, berak eskolara joan nahi duen. Bertaratzeko zenbait zailtasun aurkitzen ditu bidean, eta horiei aurre egiten saiatzen da, besteak beste, koaderno eta arkatz bat lortzeko arrautzak saltzean. Lehenengo oztopoari aurre egitean, bigarrengo bat sortu zitzaion haurrari, ez zen eskolan onartua izan, haurra neska baita. Gizarte horretan, neska izateak ere baditu bere oztopoak, eskolaratzeko aukerarik ez baitute, eta etxeko lanen eta zaintza lanak egokitzen zaizkie. Beraz, honen bidez ikus daiteke haur honek gizarte honetan eskolaratzeko eskubiderik ez duela, nahiz eta egungo gizarteak aurkakoa esan, guztiok dugula eskolaratzeko eskubidea.



Bestalde, filmeko protagonista bere nahia betetzeko orduan bakarrik sumatzen da, hau da, ez da bere familiaren presentziarik ikusten nahiz eta amaren izena oihukatu. Izan ere, beraien familiak beren lanetan zentratzen dira beren bizitzak aurrera ateratzeko, eta horregatik ez diote ikaskuntzari inongo garrantzirik ematen


 Gaur egun, zenbait lurraldetan ere egoera hau gertatzen da, hau da, badira haurrak eskolaratzeko aukerarik ez dutenak. Irakasle batek, egoera ezberdinak ezagutzea garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zaigu, izan ere, gure lurraldetako egoerez gain besteetakoa ere ezagutu egin behar baita. Gainera, filma ikusi ostean, hausnartzera bidera gaitzakeela uste dugu, ikusitako zenbait pasarterekin eta irakasle izan behar duen orok, hausnartu beharreko egoerak direla iruditzen zaigu.



Protagonistaren jarrera miresgarria iruditu zaigu, nahi dituen gauzak lortzeko egiten dituen esfortzuengatik. Filmeko pasarte deigarrienetako bat, nesken eskolarako bidean zihoanean ume batzuk baitu zutenean izan zen, eta bere materialarekin nahi zutena egin zutenean. Bestalde, filmaren amaieran esandako esaldi batekin geratu gara “Muérete, sino no serás libre’’.  Esaldi honen bidez, hiltzera bultzatzen du nolabait bere askatasuna lortu dezan.



Amaitzeko, gure iritziz, filma gogorra izan arren, ikusi beharrekoa dela iruditzen zaigu bertan errealitate bat plasmatzen baitu, bazterketa eta injustizia bere azalean pairatzen duen neskatxa baten istorioa kontatzen baitu. Gehienbat irakasleak ikusi beharrekoa iruditzen zaigu, hezkuntzak eta irakasleek pertsona eta gizarte batean daukan garrantziaz konturatzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Aniztasuna eta hezkuntza: TABAKALERA

CLASE PRACTICA VI