IPUINAREN HAUSNARKETA
Haur baten heziketa eta haren lehenengo urteak oso garrantzitsuak
izaten dira, izan ere, adin horretan barneratzen baitira gauza ugari. Etapa
horretan familiez gain, irakasleek ere paper handia hartzen dute euren
bizitzetan eta haien heziketaren zati bihurtzen dira. Balore zein jarrera
ezberdinak irakasterako orduan, ipuinak erreminta oso baliagarriak dira, izan
ere, egoera erreal ugari plasmatzen baitira haietan.
Azken egunotan esku artean izan ditugun ipuinak aniztasunarekin
lotura zuzena zuten. Haiek eskuratu ondoren, banaka-banaka irakurtzen hasi
ginen haien berri izan eta pixka bat gainetik aztertzeko. Nahiz eta guztiak
aniztasuna komunean izan, ezberdinak dira elkarren artean eta horrek egoera
ezberdinen aurrean hausnartzeko aukera eman zigun. Talde bakoitzak ipuin sorta
bat kontatzeko aukera izan genuen, eta oso aplikagarria dela iruditu zaigu,
izan ere, besteen irakurketetatik ere asko ikasi baitugu.
Gure taldean, hiru ipuinetan sakontzeko aukera izan genuen; Munstro Arrosa,
Bidai Luzea eta Frederic. Hirurak zuten zer ikusia aniztasunarekin, baina oso
ezberdinak dira elkarren artean. Bidai Luzea ipuinak, esaterako,
errealitatea bati egiten dio erreferentzia eta ez du amaiera positiborik. Bi
egoera azaltzen ditu momentu berean; pertsonen eta hegaztien migrazioa. Alde
horretatik, interesgarria iruditu zitzaigun, horrela haurrek egoera bakoitzaren
aurrean erantzun ezberdinak eman daitezkeela ikus dezaketelako. Bestalde,
zalantzak izan genituen Haur Hezkuntzako haurrei irakurriko genieken edo ez
pentsatzen jartzean, izan ere, ipuin iluna baita. Frederic ipuinaren inguruan,
berriz, haurrei kontatzeko edo irakurtzeko astuna izan daitekeela uste dugu,
horregatik moldaketa batzuk egitea beharrezkoa iruditu zitzaigun narratzaileak
esaten zuenaren inguruan. Azkenik, Munstro Arrosa ipuina egokia dela
iruditzen zaigu, izan ere, ilustrazioek ere jokoa ematen baitute eta ipuina
kontatu ahala haurrei ere galderak eginez egoeran koka ditzakegulako.
Orokorrean, ipuinak kontatuak izanda eraman errazagoak direla iruditu zaizkigu,
gainera haurrei moldatuta beraiek ere interes gehiago jar dezakete istorioan.
Ipuinen lanketa guztiak egiterako garaian, aniztasunaren barnean aurkitzen
diren ezberdintasun guzti haietaz gogoratzera bultzatu gintuen. Izan ere,
ikusitako egoera guztiak dira errealak, egun egunerokotasunaren parte direnak,
eta horregatik Haur Hezkuntzako ipuinetan irudikatuak ikustea oso aberatsa dela
iruditzen zaigu. Hala ere, zenbait moldaketa egin beharrekoak direla uste dugu,
izan ere, ipuin batzuetan estereotipoak oso markatuak agertzen baitira; besteak
beste, neskak arrosez, mutilak urdinez eta futbolean, ama garbiketa lanetan, …
Ondorioz, nahiz eta ipuinak baliagarriak izan egoera anitzak azaltzeko,
estereotipoen aldetik zaharkituak geratu dira. Horregatik, eskoletara begira
ipuinak kontatzerako garaian aldaketa horiek egingo genituzke.

Comentarios
Publicar un comentario