MEMORIA PLAZA HAUSNARKETA
Gaurkoan Memoria Plaza izeneko erakusketa bat ikusteko aukera izan dugu. Erakusketa, “Carlos Santamaria Zentroa” izeneko liburutegian egin dugu. Bertara, talde txikitan gerturatu gara eta saioa motza izan arren, interesgarria izan dela iruditu zaigu. Guretzat gaia ezaguna izan arren, gaiaren inguruko informazioa modu honetan hausnartzeko aukerarik ez dugu izan. Ondorioz, oso interesgarria iruditu zaigu. Hasiera batean, saioa gidatzen zuen gizonezkoak erakusketaren nondik norakoa zein izango den adierazi digu eta jarraian, zenbait dokumental labur ikusten hasi gara. Esan beharra dago, saioak irauten zuen ordua dokumentaletan zentratu dela, baina adierazi beharrekoa ondo erakusten zutela. Lehenengo dokumentalak ikusteko, liburutegiaren sarreran kokatuta zuten gela ilun batean sartu gara. Saioa gidatzen zuen gizonak, bertan esertzeko eskatu digu eta jarraian dokumentala ipini du. Bertan, terrorismoaren zenbait biktima agertu dira euren testigantza ematen, non familia kidere...
Comentarios
Publicar un comentario