ANIZTASUNA
Gizarte eta kultura
ikasgaiko lehenengo klasean aniztasuna kontzeptua landu genuen. Aniztasuna
hitza entzutean hiru hitz pentsatu behar genituen. Hauek izan ziren taldean ateratako
ideiak:
-
Desberdintasuna
-
Ikaskuntza
-
Askatasuna
-
Aberastasuna
-
Balioak
-
Errespetua
-
Tolerantzia
-
Enpatia
Hasteko, aniztasuna hitza entzutean beraien artean desberdinak diren
elkarketa batean pentsatzen dugu. Anitza izatea pertsonek dituzten
desberdintasun horiek errespetutik eta tolerantziatik lantzea eta onartzea da.
Konturatu behar gara aniztasun horretatik gauza positibo asko ikasi
ditzazkegula, hau da, aniztasunari esker ikaskuntza prozesu bat garatu
dezakegula eta aberastasuna lortu dezakegula. Aniztasunari esker balioak landu
daitezke.
Gainera oso garrantzitsua da askatasuna funtsezkoa dela eta askatasunari
esker aniztasuna lortu dezakegula. Denek daukagu askeak izateko eskubidea garen
bezala izanik. Enpatia funtsezkoa da aniztasuna ulertzeko eta anitzak izateko,
enpatiari esker ondoko pertsonen azalean jarri gaitezkeelako eta zer sentitzen
duten ulertu dezakegulako.
Comentarios
Publicar un comentario